Amiantoaren Deskontaminazioa
Aprolan 21 enpresa baimendua dago amiantoaren kudeaketa egiteko Bizkaian, espezializatuta gaude desmuntatzeko edo ordezteko fibrozementuzko zeinahi eraikuntza elementu altueran, modu seguruan, eta haien kudeaketa egiten dugu beren azken destinoraino, baimendutako zabortegian.
SEGURTASUNA
Lehentasuna da langileen eta instalazioen segurtasuna bermatzea, lan agintaritzak ezarritako protokoloak betez, martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuaren arabera.
IN-SITU DIAGNOSTIKOA
Proiektu bakoitza ezberdina da, eta gure Ingeniaritza Departamentuak azterketa xehe bat egiten du soluzio egoki eta guztiz seguru bat aurkitu arte.
PREBENTZIOA
Eraikin edo industria batean amiantoa kenduz gero, ari gara prebentzioa eta segurtasuna kontuan hartzen Enpresaren Plan Globalaren barruan.
Amiantoa
INFORMAZIO OROKORRA
Teknika bertikalak hainbat egoeratara moldatzeko duen erraztasunari eta azkartasunari esker, asko errazten dira urgentziazko esku-hartzeak esparru honetan.
- Estalkiak (uralitazko teilatuak)
- Fatxaden estaldurak (uralita)
- Erretenak, zorrotenak, hoditeriak, eroanbideak eta kanalizazioak oro har, fibrozementuz egindakoak
Amiantoa manipulatzen duten gure langileek prestakuntza egokia dute, eta eginak dituzte dagozkion azterketa mediko espezifikoak. Kanpoko gure prebentzio zerbitzuak lan planak egiten ditu, zeinak lan agintaritzak onesten baititu oinarri hartuta martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretua. Errege dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.
AMIANTOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO
Galdera hauen erantzunak esteka hauetan aurki ditzakegu:
1 - Amiantoa, zer da, nola eragiten digu eta nola prebenitu amiantoaren eraginpean egoteko arriskuak?
Martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuaren interpretazioa eta aplikazioa errazteko, Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionalak gida bat dauka PDF formatuan, esteka honetan deskarga daitekeena:
Gida teknikoa amiantoaren eraginpean egotearekin lotutako arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko
2 - Zer egin behar du jabeen erkidego batek obra bat egiterako orduan zalantzak edo zantzuak baldin badaude amiantoa egon daitekeela?
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, argitalpen honetan, gai honekin lotutako alderdiei erantzuten die: Segurtasuna eta osasuna lanean, Jabeen Erkidegoek sustatutako eraikuntza obren esparruan.
3 - Jarduketa protokoloak amiantodun hondakinen kudeaketan ekoizletik hasi eta kudeatzaileraino – 2016. urtea
Laneko Osasun eta Segurtasun Institutu Nazionalaren argitalpen honetan, ibilbidea ebaluatzen da amiantodun hondakina ekoizten denetik azken tratamenduraino, eta azaltzen da zein diren etapa bakoitzean parte hartzen duten figurak, bai eta gaiari dagokionez indarreko legeria zein den ere.
- Legezko oharra
- Pribatasun politika
- Kookiak
- Sitemap
- Desarrollo web: Acuarela Digital