Bizi Lerroak

Area Urbana Trabajos Verticales Bizkaia

Bizi Lerroak

APROLAN21 ziurtatua dago fabrikatzaile garrantzitsuenen Bizi Lerroak instalatzeko.

SEGURTASUNA

Helburua da langileen segurtasuna bermatzea, horrela modu eraginkorragoan lan egin ahal izateko, ingurune seguru batean daudenez.
 

IN-SITU DIAGNOSTIKOA

Proiektu bakoitza ezberdina da, eta beraz, kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertzen du gure Ingeniaritza Departamenduak, soluzio egoki bat lortu arte.

PREBENTZIOA

Eraikin edo industria batean Bizi Lerroak instalatzea pentsatuz gero, prebentzioa eta segurtasuna kontuan hartzen ari gara Enpresaren Plan Globalaren barruan.

ZER DIRA BIZI LERROAK?

INFORMAZIO OROKORRA

Erorketen aurkako segurtasun sistemak, bizi lerroa deritzenak, dispositibo iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezke, erorketen aurrean babesteko, eta 2 metrotik gorako altueretan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen dira.

Teknikoki, erorketen aurkako sistema bat honela dago osatua:
 

  • Ainguratze dispositibo bat: ainguratze puntu bat izan daiteke, edo ainguratze lerro horizontal bat, aldi baterakoa nahiz iraunkorra.    
  • Konexio azpisistema bat: izan daiteke erorketen aurkako dispositibo lerrakor bat ainguratze lerro zurrun baten gainean (errail edo kable metaliko bat) edo ainguratze lerro malgu baten gainean (kable metalikoa edo soka), erorketen aurkako dispositibo erretraktil bat, edo ainguratze soka bat energia xurgatzaile batekin.    
  • Arnes bat.

Ohikoa da bizi lerroak instalatzea, adibidez, telekomunikazio dorreetan, tximinietan, estalkietan, terrazetan eta fatxada ertzetan, hoditeria rack-etan, pasareletan, eskaileretan, biltegi adimendunetan, zubi-garabietan, eta abarretan. Oro har, soluzio egokia dira edozein kokagunetarako, baldin eta erortzeko arriskua baldin badago maila ezberdinetan eta ezin bada edo zaila baldin bada babes sistema seguruagoren bat instalatzea, hala nola barandak, sareak, itxiturak, etab.

ERORKETEN AURKAKO ZER SISTEMA BEHAR DUT NIRE ENPRESARAKO?

Sistema bakoitzak ezaugarri batzuk ditu eta proiektu bakoitzak bere berezitasunak. Aprolan 21en kasu bakoitza aztertzen dugu bezeroaren beharretara ongien egokitzen den sistema aplikatzeko. Horretarako, kontuan hartzen ditugu merkatuan dauden aukerak (erorketen aurkako sistemak), eta bereziki hartzen dugu aintzat zer ezagutza dituzten bizi lerro horiek erabiliko dituzten langileek. Haien prestakuntzaren arabera eta kontuan hartuta dena delako lanak zer premia duen edo noiz egingo den, soluzio bat edo beste baliatuko dugu.

KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDI GARRANTZITSUAK BIZI LERROEI ETA AINGURATZE PUNTUEI BURUZ

Bizi lerro eta ainguratze puntu finkoek zenbait arau zehatz bete behar dituzte, eta beraz, fabrikatzaileak nahiz instalatzaileak ziurtatuta egon behar dute.
 
Bizi lerro eta ainguratze puntu finkoei aldian behin errebisioa egin behar die dagokion teknikari batek, bermatua egon dadin egoera onean daudela eta, horrenbestez, haien funtzionamendua segurua dela.
 
Aldi baterako bizi lerroek eta ainguratze puntuek zenbait arau zehatz bete behar dituzte, eta beraz, fabrikatzaileak ziurtatuta egon behar dute.
 
Aldi baterako bizi lerroak eta ainguratze puntuak zeinahi erabiltzailek instalatu eta erabil ditzake betiere fabrikatzailearen erabilera jarraibideak errespetatuta. Prestakuntza handiagoa behar da instalazio finkoko dispositiboak erabiltzeko baino, erabilera desegokia egiteko arriskua handiagoa baita.

BIZI LERRO ETA AINGURATZE PUNTU MOTAK (EN 795:2012)

Bizi lerro finko horizontalak (EN-UNE 795 C):
Plano horizontaletan babesteko balio dute, hala nola terrazetan, teilatuetan, pasareletan, etab. Ainguratze lerroan irristatzen den gurdi bat baliatzen da horretarako (kable edo errail metalikoa).
 
Bizi lerro finko bertikalak:
 -Dispositibo lerrakorrak ainguratze lerro malgu batean (UNE-EN 353-2)
 -Dispositibo lerrakorrak ainguratze lerro zurrun batean (UNE-EN 353-1)
 
Soluzio eraginkorra dira metalezko egitura duten eskailera bertikaletarako, telekomunikazio dorreetarako, tximinietarako, etab. Gurdi bat erabiltzen da, ainguratze lerroan zehar (hots, kable edo errail metalikoa zehar) irristatzen dena, zeina blokeatu egiten baita langilea eroriz gero.
 
Bizi lerro finkoak plano inklinatuetarako (EN-UNE 795 C):
Inklinazio jakin bat gainditzen denean instalatzen dira, ainguratze lerro horizontalek eraginkorrak izateari uzten diotenean. Gurdi bat erabiltzen da, ainguratze lerroan zehar (hots, kable edo errail metalikoan zehar) irristatzen dena, zeina blokeatu egiten baita langilea eroriz gero.
 
Aldi baterako/behin-behineko bizi lerroak (CE EN-UNE 795 B):
Iraupen laburreko lanetarako behin-behineko soluzioa dira, edo maiz errepikatzen ez diren lanetarako. Bizi lerro mota hau erabiltzeko prestakuntza handiagoa behar da sistema finkoak erabiltzeko baino. Badira bertsioak bai plano bertikaletarako, bai horizontaletarako eta bai inklinatuetarako ere. Normalean, ehunezko materialez eginak daude. Eramangarriak dira eta garraiatzen errazak.
 
Ainguratze puntuak (EN-UNE 795 A /A1)
Erabiltzen dira beharrezkoa denen gune jakin bat babestea ainguratze dispositibotik hurbil. Badira ainguratze dispositibo finkoen eta aldi baterakoen bertsioak ainguratze puntuak instalatzeko.
 
Soluzio egokituak eta pertsonalizatuak
Kontuan hartuta bizi lerroak erabiliko dituzten langileen prestakuntza.
 
Instalatzez bukatzean eta behin dagokion Instalazio Ziurtagiria entregatutakoan, prestakuntza teoriko/praktikoa emango zaie instalazioaren erabilerari buruz horretan inplikatutako langileei.

Aldi baterako bizi lerro bertikalak eta horizontalak

Sistema hau bereziki egokia da ainguratze lerro eta puntuen instalatzaileentzat eta mantenimenduko langileentzat, etengabe aseguraturik egon behar baitute instalatzen ari diren sistemara.

Ainguratze dispositibo horizontalak dira (kablezkoak edo ehunezkoak), UNE EN 797B edo 353.2/1 araudia betetzen dutenak. Horizontalki eta bertikalki mugitzeko balio dute, langilea lerro horretara aseguraturik dagoela, eroriz gero babesteko.

Lerro hauek behin-behinekoak dira, eta instalatu ahal izateko, ezinbestekoak dira muturretan bi ainguratze puntu eta tarteko zenbait puntu, nahikoa erresistentzia izango dutenak, fabrikatzaileak adierazitakoaren arabera.   

Sistema hauek fabrikatzaileak homologatzen ditu, dagokion UNE araua betez, eta erorketen aurkako sistemaren ziurtagiria, diseinua eta muntaketaren kalkulua, berriz, APROLAN 21ek egiten du, bere departamentu teknikoaren bidez, zeinak lan horretarako prestatutako ingeniariak baititu.

Azkenik, muntaketa APROLAN 21eko muntatzaile espezializatuek egiten dute, zeinak homologatuta baitaude fabrikatzailearen aldetik.

Bizi lerro horizontal eta bertikal finkoak

Ainguratze lerro hauek honela daude osatuta: batetik, “egiturara edo paramentura” lotutako ainguratze puntu batzuk, aldi berean kable batez, errail batez eta abarrez lotzen direnak, “dela plano bertikaletan, horizontaletan nahiz inklinatuetan”, halako moldez non pertsona bat pasatu baitaiteke bertatik erorketen aurkako sistema bat baliatuz, sistemara modu finkoan ainguratuta dagoela, altuerako lana egiten duen bitartean.

AINGURATZE LERRO BERTIKALAK. CE EN353-1/2:

Arauak definizio hau ematen du: azpisistema bat zeina osatuta baitago, batetik, ainguratze malgu edo zurrun batez —altzairuzkoa izan daitekeena (kablea) edo ehunezkoa (soka)—, bestetik, erorketen aurkako dispositibo lerrakor batez, blokeo automatikoa duena eta lotuta dagoena ainguratze lerro malgu edo zurrunera, eta azkenik, konektore batez edo heltze elementu batez, zeinak amaieran konektore bat izanen baitu. Aukera dago, halaber, energia disipatzeko bitarteko bat instalatzeko erorketen aurkako dispositibo lerrakorraren eta ainguratze lerroaren artean, edo energia xurgatzaile bat gehitzen ahal zaio ainguratze lerroari edo heltze elementuari.

AINGURATZE LERRO HORIZONTALAK. EN 795 –C/D:

Jarraian, arauak jasotzen dituen ainguratze mota ezberdinak zerrendatuko ditugu. Badira, gainera, baldintzak, orokortasunak, entsegu metodoak, xedapenak eta abar haren gainean.

  • C mota: hemen sartzen dira ainguratze lerro malgu horizontalak dituzten ainguratze dispositiboak.
  • D mota: hemen sartzen dira ainguratze errail horizontalak dituzten ainguratze dispositiboak.
  • E mota: hemen sartzen dira pisu hila baliatzen duten dispositiboak, gainazal horizontaletan erabil daitezkeenak, baldin eta inklinazioa 5º baino gehiagokoa ez bada (normalean ainguratze desmuntagarriak izan ohi dira, edo garraiatzen errazak, kontrapisuak, etab.).

Argazkiak

  • Lineas De Vida Bizkaia
    Lineas De Vida Bizkaia
  • Lineas De Vida Bizkaia Aprolan
    Lineas De Vida Bizkaia Aprolan
  • Lineas De Vida Bizkaia
    Lineas De Vida Bizkaia
  • Lineas De Vida Bizkaia Aprolan
    Lineas De Vida Bizkaia Aprolan
idiomas