
Hiriko eremua
Zerbitzu ematen diegu partikularrei, jabeen erkidegoei, organismo publikoei eta enpresei bai Bizkaian bai eta ondoko autonomia erkidegoetan ere.
MOLDAERRAZTASUNA
Teknika bertikala hainbat egoeratara moldatzen da, eta hori dela eta, askotariko lanak egin daitezke arlo honetan. Kostuak gutxitzen ditu, bai eta lanak egin bitartean sortzen diren eragozpenak ere, eta obra azkarrago egiten eta amaitzen da.
IN-SITU DIAGNOSTIKOA
Informazio in-situ biltzen denez eta patologien diagnostiko bat egiten, betiere bulego teknikotik zuzentzen eta kontrolatzen den esku-hartze azkar batekin, aukera dugu erantzun eraginkorragoa emateko.
TRATU HURBILA
Gure bezeroen beharrak entzutea da dugun modurik onena obraren esku-hartze une bakoitzean sortzen diren arazoei soluzioa emateko, bezeroak partaide izanik hartzen diren erabakietan.
ERA GUZTIETAKO LAN BERTIKALAK
ERAIKINAK BIRGAITZEA
ERAIKINEN IKUSKARITZAK, EBALUAZIOA ETA TXOSTEN TEKNIKOAK
GARBIKETAK ETA MANTENIMENDUAK
ONDARE HISTORIKOA ZAHARBERRITZEA
BIZI LERROAK INSTALATZEA
PUBLIZITATE OLANAK ETA EKITALDIAK
HEGAZTIEN ETA IZURRIEN KONTRAKO TRATAMENDUAK ETA SISTEMEN INSTALAZIOA
ERAIKINAK BIRGAITZEA
- Fatxadak birgaitzea, mantentzea eta zaharberritzea.
- Argi-patioak mantentzea eta zaharberritzea.
- Argi-patioei teilatua jartzea: U.V. babesa duten polikarbonato zelularrezko sistema modularretarako egitura erabiliz, itxitura eta estalki zeharrargietarako.
- Estalkiak mantentzea eta konpontzea.
- Egitura mailako konponketak.
- Inpermeabilizazioak.
- Instalazioak: zorrotenak, saneamendu fekalak, erretenak, kanaletak, tximistorratzak, esekilekuak… ordeztea.
- Hoditeria modularrak, ke irteerak…
- Kontsolidazio eta hidrofugazio tratamenduak.
- Amiantoa deskontaminatzea, kentzea eta deuseztatzea altueran.
- Harrizko plakazko estaldurak ainguratzea eta berritzea.
- Pitzadurak, arrakalak eta dilatazio junturak ixtea.
Argazkiak
-
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia -
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia -
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia -
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia -
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia -
Trabajos Verticales Urbana Bizkaia