NBE-en errebisio eta salmenta

Area Urbana Trabajos Verticales Bizkaia

NBE-en errebisio eta salmenta

Aprolan 21ek ikuskatzaileak eta langile kualifikatuak ditu Norberaren Babeserako Ekipamenduen errebisioa egiteko eta salmentarako, fabrikatzaile garrantzitsuenen homologazioaren arabera.

Segurtasuna

Aprolan 21ek beti betetzen ditu UNE EN 365:2005 arauak ezartzen dituen baldintza orokorrak altuerako erorketen aurkako NBE-en alderdi hauei dagokienez: erabilera jarraibideak, mantenimendua, aldizkako errebisioa, konponketa, markaketa eta enbalajea.

Salmenta

15 urteko ibilbidea dugu Norberaren Babeserako Ekipamenduen salmentan aholkularitza ematen, eta esperientzia hori zure zerbitzura jartzen dugu, egunerokoan zure enpresari benetan egokitzen zaizkion ekipamenduak eskaintzeko.

Fabrikazioa

Fabrikatzaile garrantzitsuenekin lan egiten dugu, hala nola Fallprotec, Petzl, Beal, Irudek, Camp, Tractel, Antec, Singing Rock, Gamesystem, Faru, etab.

NBE-en errebisioa

UNE EN 365:2005 arauak gutxieneko baldintza orokorrak zehazten ditu altuerako erorketen aurkako NBE-en alderdi hauei dagokienez: erabilera jarraibideak, mantenimendua, aldizkako errebisioa, konponketa, markaketa eta enbalajea. NBE horiek osatuta daude gorputza presionatzeko dispositibo batez eta horrekin batera erabiltzen diren beste ekipamendu batzuez, erorketak eragozteko, lan kokagunera iritsi ahal izateko, irteteko eta bertan loturik egoteko, erorketak geldiarazteko eta salbamendurako.

Errebisioak gutxienez 12 hilabetez behin egin behar dira, eta horretarako gaitutako pertsonek egin behar dituzte, zorrotz betez fabrikatzaileak adierazitako errebisio prozedurak. Bat etorriz Europako 89/686/EE Zuzentarauarekin eta Europako EN 363 Araudiarekin, derrigorrezko ikuskaritza egin behar zaie segurtasun edo ainguratze dispositibo guztiei urtean behin.

Segurtasun sistemaren ikuskaritzaren emaitza txosten batean jasotzen da, eta jabeari entregatzen zaio. Txosten horretan agertuko da egindako proben emaitza, beti fabrikatzailearen jarraibideen arabera.

Aprolan 21ek ikuskatzaileak ditu Norberaren Babeserako Ekipamenduen errebisioa egiteko, fabrikatzaile garrantzitsuenen homologazioaren arabera: FALLPROTEC, PETZL, TRACTEL , IRUDEK, CAMP, GAMESYSTEM, FARU, etab.

NBE-en salmenta

Aprolan 21eko langileek 15 urteko esperientzia dute bezeroei aholkularitza ematen Norberaren Babeserako Ekipamenduen salmentan.

Aprolan 21ek esperientzia hori zure zerbitzura jartzen du eskaini ahal izateko zure enpresak bere egunerokoan egiten dituen jarduerei benetan egokitzen zaizkien ekipamenduak.

Ibilbide honen ondorioz, Aprolan 21ek harreman ezin hobea du norberaren babeserako ekipamenduen fabrikatzaile eta hornitzaile garrantzitsuenekin, nahiz eta ez duen esklusibotasun harremanik haietako inorekin.

Hori dela eta, askatasun osoz aholkatu dezakegu enpresa eta lan egoera bakoitzarentzat egokiena den ekipamendua aukeratzeko orduan.

Gure sareko fabrikatzaile garrantzitsuenak maila gorenekoak dira beti: Fallprotec, Petzl, Beal, Irudek, Camp, Tractel, Antec, Singing Rock, etab. Interesaturik bazaude gure produkturen batean, gure salmenta teknikariak aholkatuko zaitu egokiena aukeratu dezazun, eta preziorik onenetan.

Fabrikatzaileak

  • NBE-en fabrikatzaileak
    NBE-en fabrikatzaileak
  • NBE-en fabrikatzaileak Bizkaian
    NBE-en fabrikatzaileak Bizkaian
  • NBE-en fabrikatzaile eta salmenta
    NBE-en fabrikatzaile eta salmenta
  • NBE-en fabrikatzaileak
    NBE-en fabrikatzaileak
  • NBE-en fabrikatzaileak
    NBE-en fabrikatzaileak
  • NBE-en fabrikatzaileak Tractel
    NBE-en fabrikatzaileak Tractel
  • Antec NBE-en fabrikatzaileak
    Antec NBE-en fabrikatzaileak
  • NBE-en fabrikatzaileak Singinrock
    NBE-en fabrikatzaileak Singinrock
  • NBE-en fabrikatzaileak Faru
    NBE-en fabrikatzaileak Faru
  • NBE-en fabrikatzaileak Gamesystem
    NBE-en fabrikatzaileak Gamesystem
idiomas